Egun potenteak dira Martindegin gaurkoa eta biharkoa, festari dagokionean. Egun eta gau osoan zehar izango dituzte jarduerak bertatzen direnek, San Ferminez gozatzeko.
Adin ezberdinetako auzotarrek gisa guztietako jarduerez gozatu ahal izango dute gaur eta bihar; kirolaz, kontzertuez, bertsolaritzaz, magiaz, jolasez eta jan-edanaz, besteak beste.
MARTINDEGIKO SAN FERMINAK
GAUR, larunbata
10:30, Auzoko etxeetara urteroko bisita, trikitilariekin: 'Mobida'.
13:00, Goiko aristian oroigarri xume bat, 'gure artean ez daudenentzat'. Tturko familiari eskertza, ematen dieten harreragatik.
14:30, Auzo bazkaria.
18:00, Apar festa, Laket tabernak antolatuta.
18:00, Zezentxoak, Marques de Saka ganadutegiaren eskutik.
19:30, Arratsaldeko dantzaldia, Iratzar taldearekin.
22:30, XXI. Zaldi dema: Zumaiko Etxetxoren eta Lasarteko Telleriaren zaldiak.
Jarraian, Dantzaldia, Iratzar taldearekin.
Ondoren, Platano dantza lehiaketa xelebrea.
BIHAR, igandea
Goizean goiz, Diana, Astigarragako Txirriskla taldeko txistulariekin.
12:30, Euskal festa. Aizkoran: Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, Oier Mitxelenaren eta Hodei Ezpeleta 'Bihurri'ren kontra. Harrijasotzen: Gari Garmendia eta Malen Morandeira.
13:00, Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Rekondo.
17:30, Toka txapelketa, Gurutzeta Sukaldeakek antolatuta.
17:30, Puzgarriak.
18:00, Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Rekondo eta Nerea Ibarzabal.
19:30, Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
Ondoren, Kalejira auzotik.