Gaur bukatuko dira San Ferminak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko uztailaren 12a

Azkeneko eguna dute Martindegiko San Ferminek gaurkoa, baina egitarau potentearekin agurtuko dituzte. Euskal festa izango da eguerdiko 12:30etatik aurrera, puntako aizkolari, harrijasotzaile eta bertsolariekin; eta toka txapelketa, puzgarriak eta bertsolarien bigarren saioa arratsaldean. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango da 19:30etan, eta ondoren, auzoan barrena kalejira eginda bukatuko dituzte festak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!