Tortilla eta sagardoa, gaur Martindegin

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko uztailaren 10a

Sagar-bilketan haurrak, asteartean.

Egitarau polita prestatu dute auzoko San Fermin jaien bigarren egunerako, arratsalde osoa beteko duena.

 

Asteartean jaiei hasiera eman eta bi eguneko paroia egin ondoren, gogotsu hartuko dute asteburua Martindegikoek. San Fermineta­ko bigarren ospakizun eguna dute gaurkoa, eta arratsalde osoa okupatuko duen egitarau polita prestatu dute. Andoni Magoaren saioa eta puzgarriak izango dira gaztetxoentzat. Ondoren, tortilla lehiaketa zein dastaketaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek, baita sagardo dastaketaz ere. Eguna borobiltzeko, gauean, auzoa jarriko du dantzan Laket erromeriak.

 

MARTINDEGIKO SAN FERMINAK

GAUR, ostirala

17:30, Andoni Magoaren 'DesOrekatua' emanaldia.

18:30, Puzgarriak.

19:00, Tortilla lehiaketa.

20:00, Sagardo dastaketa.

23:00, Laket erromeria taldea.

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!