Egunotan Ameriketan nola, hala ariko dira datorren astean Gipuzkoa osoko futbol zelaietan ere. Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa jokatuko da bihartik aurrera, eta gurean ere bisitari izango ditugu mundu osoko taldeak: besteak beste, Estoniatik, Malaysiatik, Estatu Batuetatik, Mexikotik edota Japoniatik etorritakoak ariko dira Zubipen; eta portugaldarrak, frantziarrak eta estatubatuarrak Zarkumendegin. Hernanin bihartik eta Astigarragan asteartetik, bi kasuetan larunbatera bitarte izango dira partiduak goizero, eta final zortzirenetako zein final laurdenetako partiduak izango dira ikusgai azkeneko egun horretan.
Izango da bertako talderen bat, bailarako zelaietan jokatzen; baina gehienek Gipuzkoan barrena (eta baita Lekunberrira zein Areitiora ere) egin beharko dute ibilbidea aste osoan zehar. Aurtengoan 20 dira parte hartuko duten bailarako taldeak: Hernaniko 11 eta Mundarroko bederatzi, adin guztietakoak, 9 eta 18 urte bitartean.
Lau taldeko multzoetan ekingo diote ligaxkan (bakarren batek bostekoan), ostegunera bitarte. Hortik aurrera, kanporaketak izango dira. Multzoko bi onenek txapeldunen fasera egingo dute aurrera, eta beste biek kontsolazio fasea jokatuko dute. Informazio guztia eskuragarri dago donosticup.com webgunean.
|
DONOSTI CUP 2026 LIGAXKAKO EGUTEGIA URUMEA BAILARAKO TALDEEN PARTIDUAK 18 urtez azpiko mutilak HERNANI Uztailak 7, Elitec-Hernani (13:30, Ordizian) Uztailak 8, Hernani-GFI Academy (18:20, Elgoibarren) Uztailak 9, Hernani-Next Goal Academy (16:00, Bergaran) 16 urtez azpiko neskak HERNANI Uztailak 7, Be A Pro B-Hernani (15:30, Zarautzen) Uztailak 8, Hernani-Fontsanta Fatjo B (13:30, Lazkaon) Uztailak 9, Hernani-Mallorca International (17:10, Bergaran) 16 urtez azpiko mutilak HERNANI Uztailak 7, Hernani-Beti Kozkor (13:30, Lekunberrin) Uztailak 8, Jamboree Sports- Hernani (13:30, Idiazabalen) Uztailak 9, DNA Soccer-Hernani (18:20, Azkoitian) 14 urtez azpiko neskak HERNANI Uztailak 7, Hernani B-Ultimate Madrid (10:00, Trintxerpen) Uztailak 7, Hernani A-Gimnastic de Tarragona (15:15, Zizurkilen) Uztailak 8, Hernani A-Throttur A (10:00, Lazkaon) Uztailak 8, Hernani B-Futbol First (12:00, Azpeitian) Uztailak 9, Ebre Soccer Academy-Hernani A (16:00, Alegin) Uztailak 9, Fut Prime Academy- Hernani B (17:10, Arrasaten) 14 urteko mutilak MUNDARRO Uztailak 7, Tolosa A-Mundarro (13:30, Añorgan) Uztailak 8, Level Up-Mundarro (19:30, Zizurkilen) Uztailak 9, Mundarro-Throttur A (18:20, Areition) HERNANI Uztailak 7, Hernani-Schiaffino Red (13:30, La Salle Donostian) Uztailak 8, Ultimate Madrid B- Hernani (10:00, Ordizian) Uztailak 9, Pyrenees Soccer- Hernani (10:00, Idiazabalen) 13 urteko mutilak MUNDARRO Uztailak 6, Mundarro-Mundaiz (10:00, San Ignacio-Donostian) Uztailak 6, Mundarro-Donostia B (19:30, Errenterian) Uztailak 8, Arucas-Mundarro (17:10, Trintxerpen) Uztailak 9, Dompierre Ste Soulle- Mundarro (13:00, Ziburun) HERNANI Uztailak 7, Xbuyer-Hernani (12:20, Añorgan) Uztailak 8, Javi Torres-Hernani (16:00, Azpeitian) Uztailak 9, Hernani-PL Sports (12:20, Areition) 12 urteko mutilak MUNDARRO Uztailak 6, Añorga-Mundarro B (12:20, Berion) Uztailak 6, Sporting Herrera- Mundarro A (17:10, Berion) Uztailak 8, Mundarro B-Exceluz (13:30, Cesar Beniton) Uztailak 8, Inter Tarragona A- Mundarro A (18:15, Berion) Uztailak 9, Mundarro A-Top Flight Soccer (11:00, Orion) Uztailak 9, NextGen-Mundarro B (19:30, Matigoxotegin) HERNANI Uztailak 7, Aloña Mendi-Hernani (15:30, Zarautzen) Uztailak 8, Hernani-Academy Blau (11:10, Berion) Uztailak 9, Hernani-Las Rozas Academy (19:00, Orion) 11 urteko mutilak MUNDARRO Uztailak 6, Vasconia B-Mundarro A (10:00, Errenterian) Uztailak 6, Mundarro B-Puio Lanberri (17:10, Berion) Uztailak 8, Avanza B-Mundarro A (10:00, Matigoxotegin) Uztailak 8, Elite Fut Academy- Mundarro B (10:00, Orion) Uztailak 9, Golden Boot Acad.- Mundarro B (16:00, Zarautzen) Uztailak 9, Mundarro A-Inter Union (16:30, Martutenen) HERNANI Uztailak 6, Kostkas A-Hernani B (11:10, Berion) Uztailak 6, Hernani A-AB Kluba (18:20, Martutenen) Uztailak 8, Set11 Esports USA- Hernani B (13:00, Zubipen) Uztailak 8, Cobras El Paso- Hernani A (18:00, Zarautzen) Uztailak 9, Hernani A-LSA (17:00, Zubipen) Uztailak 9, Hernani B-Espagnol Orleans A (19:00, Errenterian) 10 urteko mutilak MUNDARRO Uztailak 6, Martutene A-Mundarro B (17:10, Martutenen) Uztailak 7, Salesianos Guadalajara-Mundarro A (15:00, Berion) Uztailak 8, FPT Academy Groc- Mundarro A (10:00, Berion) Uztailak 8, Mundarro B-Albion S. Monica (12:20, San Ignacion) Uztailak 9, Mundarro A-Amanecer (12:20, Berion) Uztailak 9, Mundarro B-BCN Junior Blue (13:00, Zubipen) HERNANI Uztailak 6, Hernani-Intxaurrondo B (17:10, Martutenen) Uztailak 8, TPE Academy-Hernani (17:10, Tolosan) Uztailak 9, Les Genets d'Anglet- Hernani (16:00, Zubirin) 9 urtez azpiko mutilak MUNDARRO Uztailak 6, Intxaurrondo-Mundarro (16:30, Errenterian) Uztailak 8, Mundarro-AKS Lions (18:45, Martutenen) Uztailak 9, Top Tec Academy- Mundarro (18:00, Zubipen) |