Iruditan

Urumeako derbia, erremonteko Sagardoaren Txapelketan

Maialen Andres 2026ko ekainaren 23a

Hernaniko eta Goizuetako erremontista bana izango ditugu Sagardoaren Txapelketaren finalean; izan ere, atzoko finalerdian, Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak Ezkurra eta Azpiroz menderatu zituzten, 1-2, eta hurrengo astelehenean jokatuko dute finala, jada sailkatuak zeuden (ligaxkan lehen postuan amaitu baitzuten) Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea hernaniarraren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!