Ansa eta Zubiri, erremonteko Sagardoaren Txapelketako finalerdietara

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko ekainaren 17a

Ansa eta Zubiri, play offeko partidurako materiala aukeratzen.

0-2 (9-15 eta 8-15) garaitu dituzte Goikoetxea eta Juanenea. Datorren astelehenean jokatuko dute finalerdia, 18:00etan Galarretan, Ezkurra eta Azpirozen aurka.

Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak jokatuko dute Sagardoaren Txapelketako finalerdia, erremontean. Pasa den astelehenean Goikoetxea-Juanenea bikotea menderatu zuten, 0-2 (9-15 eta 8-15), play offetan.

Partiduko lehen jokoaren zati haundi bat parekatua izan zen; atsedenaldira 7-8 joan ziren. Bigarren zatian, ordea, Goikoetxeak eta Juanenak zertxobait behera egin zuten, eta markagailuan nabaritu zen hori.

Bigarren jokoan, estrategia aldaketa eta erreakzio baten beharrarekin kantxaratu zen Alorreneako bikotea. Juanenea txokotik sakatzen hasi zen, eta 4-0 aurretik jarri ziren aurretik. Alorreneako erremontistak 7-2 aurreratu ziren, eta atsedenaldira agintzen joango zirela zirudien. Baina orduan Bereziartuako erremontisten susperraldia etorri da. Markagailua erabat irauli eta atsedenaldira aurretik joan ziren(7-8). Kantxara bueltan ia zuzenean joan dira 15garren tantora (8-15). Azken partziala 1-13koa izan da garaileen alde. 

Eta finalerdian zain dituzte Ezkurra eta Azpiroz, jada sailkatuak zeudenak ligaxkan bigarren onenak izan ondoren. Horrela, datorren astelehenean, arratsaldeko 18:00etan Galarretan erabakiko da nortzuk egingo dieten aurre Endika Barrenetxea hernaniarrari eta bere kide den Kemen Aldaberi, txapelketako final haundian (jada sailkatuta daude hauek, ligaxkako onenak izan baitziren).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!