Sagardoaren Txapelketako play offa jokatuko da bihar Galarretan, arratsaldeko 18:00etan. Ansa eta Aritz Zubiri goizuetarra ariko dira, Goikoetxea-Juanenea bikotearen aurka, ligaxkako hirugarren eta laugarren sailkatuak izanik, hurrenez hurren. Ligaxkako bigarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute, Ezkurrak eta Azpirozek alegia, play offeko irabazleen aurka; eta finalerako sailkatu dira jada Endika Barrenetxea hernaniarra eta Aldabe, ligaxkako liderrak izanda. Bosgarrenak, Segurola eta Larrañaga, txapelketatik kanpo geratu ziren.
Pelota mota ezberdinak, material aukeraketan
Asteazkenean izan ziren Ansa-Zubiri eta Goikoetxea-Juanenea Galarretan, play offeko partidurako materiala aukeratzen. Goikoetxea eta Juanenea izan ziren lehenak, eta pelota zertxobait biziagoak aukeratu zituzten, bolo huandiagokoak eta pisu gutxiagokoak. Ansak eta Zubirik, ordea, kontrakoa egin zuten, pelota pisutsu, mantso eta txikiagoak aukeratuz.