Azeri Bilarako izenematea, astelehenera arte zabalik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko ekainaren 11

Ekainaren 20an izango da lasterketa, eta azkeneko egunak dira apuntatu nahi dutenentzat. Boluntario gisa arituko den jendea ere behar dute antolatzaileek.

Azken txanpan sartu da Azeri Bila lasterketarako izenematea. Ekainaren 20an izango da, 18:00etan Plaza Berritik abiatuta, eta Astigarragara 10 kilometroko joan-etorria eginda, toki berean bukatuko dute. Datorren astelehenera arte eman dezakete izena parte hartu nahi dutenek: 'rockthesport.com' edo 'kronoak.com' plataformetan, 15 euroan.

Era berean, gaztetxoen probetarako izenematea ere zabalik dago, ondoko formularioan: https://forms.gle/MWe4QnAozPK4Dwx8A. Haien lasterketak 17:10etan hasiko dira, eta adinaren arabera, distantzia ezberdineko ibilbidea osatuko dute.


Boluntario gisa aritzeko prest daudenei, deia

Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dute boluntario faltan dabiltzala, lasterketak egunean bertan eskatuko dituen lan guztietarako. Horregatik, boluntario gisa lan egiteko prest daudenei, deia luzatu diete email bidez mezua idazteko, ondoko helbidera: azeribilahernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!