Astelehenero bezala, Galarretan, erremonteko Sagardotegien Txapelketa jokatu zuten, laugarren jardunaldia oraingoan, txapelketako ligaxkako azken bigarrena, alegia. Ezkurrak eta Azpirozek Aiestaran eta Juanenea bi setetan irabazi zituzten, 6-15 eta 8-15. Aiestaranek Goikoetxea ordezkatu zuen. Bigarren norgehiagokan, Aldabek eta Barrenetxea hernaniarrak Segurola eta Larrañaga menderatu zituzten, bi setetan ere, 4-15 eta 9-15. Ansak eta Zubiri goizuetarrak atxedenerako jardunaldia zuten pasa den astelehenekoa.
Gauzak horrela, eta datorren asteleheneko jardunaldia faltan, honakoa da ligaxkako sailkapena (lehendabiziko lauak final erdietara pasako dira, bosgarrengoa kaleratua izango da):