Buruntzaldeako jardunaldi politikoak antolatu dituzte, Astigarragan eta Hernanin, biharko eta ostiralerako, hurrenez hurren. Gazte Koordinadora Sozialista izan da ekimenaren bultzatzailea. Bihar, beraz, Astigarragako Erribera Kulturgunean 'Turismoaren negozioa eta gazte langileon emantzipatzeko ezintasuna' izeneko hitzaldia eskainiko dute, arratsaldeko 18:30etan.
Ostiralean, Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean 18:30etan, 'Indar errepresiboak atzo eta gaur' izeneko jardunaldian, 'El triangulo de la muerte' dokumentala jarriko dute, eta horren inguruko solasaldi irekia egingo dute jarraian. Ondoren, pintxo poteoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.