Bihar ekingo diote Sagardotegien Txapelketaren laugarren jardunaldiari

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 31

Erremontari parte-hartzaileak, txapelketaren aurkezpenaren egunean.

Ligaxkako azken bigarrengoa izango da, eta erremontariek final erdietara pasatzea dute jokoan.

 

Bihar ekingo diote Sagardoen Txapelketako laugarren jardunaldiari, erremontari txapeldunek. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira partiduak oraingoan ere, Galarretan: Lehendabizi Goikoetxea eta Juanenea, Ezkurra II eta Azpirozen aurka ariko dira; eta ondoren, Segurola eta Larrañaga Aldabe eta Barrenetxea hernaniarraren aurka. Aritz Zubiri goizuetarrak eta bere kide den Ansak atsedenerako jardunaldia dute biharkoa. 

Hernaniarrek doan ikusi ahal izango dituzte biharkoa zein hurrengo astekoa, ligaxkako azkena izango dena. Horretarako, gonbidapenak erreserbatu baino ez dute egin behar, info@oriamendi.eus -era idatzita edo 687 39 32 45 telefonora deituta.

 

Sailkapena
1. Ezkurra II-Azpiroz (Aburuza): 8 puntu, 3 jardunaldi
2. Aldabe-Barrenetxea IV (Oialume Zar): 6 puntu, 2 jardunaldi 
3. Ansa II-Zubiri (Bereziartua): 5 puntu, 3 jardunaldi
4. Goikoetxea V-Juanenea (Alorrenea): 3 puntu, 2 jardunaldi
5. Segurola-Larrañaga (Petritegi): 2 puntu, 2 jardunaldi
 
 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!