'Konektatuz' ekitaldia izango da bihar Erriberan, «bertako emakumeen talentua ikusarazteko»

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 20a

Eguerdiko 13:00etan izango da ekitaldiaren laugarren edizioa, Aspegiren topagune dena; eta honakoek hartuko dute parte mahai inguruan: Alaitz Tolosak (Talleres Mitxelena), Maria Herrerok (Herrekor), Norexis Carilinek (Chimeneas Erre Berri), Silbia Rosonek (Laboral Kutxa) eta Sonia Valorrek (Baihome).

Konektatuz ekitaldiaren laugarren edizioa izango da bihar eguerdian, 13:00etan hasita, Astigarragako Erribera kulturgunean. Aspegik antolatu du, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak, Beterri-Buruntza Mankomunitatearekin elkarlanean.

«Hausnarketarako, inspiraziorako eta konexiorako gunea» da ekitaldia, eta helburu du «lurralde ezberdinetara hurbiltzea eta Gipuzkoako esparru ekonomiko, profesional eta sozialean emakumeen talentua, lidergoa eta ekarpena balioestea».

Aurtengo ekitaldiak Beterri-Buruntzan jarriko du arreta, eta bertako emakume erreferenteak bilduko ditu, mahai inguru batean. Nerea Basurto Arraztiok gidatuta, honakoak izango dira partehartzaileak: 

  • Alaitz Tolosa Irazusta, Talleres Mitxelena S. Coop.-eko Proiektu Estrategikoenarduraduna
  • María Herrero Eizmendi, HERREKOR S.L.U.-ko gerentea
  • Norexis Carilin Orellanas Araujo, Chimeneas Erre Berri S.L.L.-ko bazkidea
  • Silbia Roson Goikoetxea, Laboral Kutxaren Hernaniko bulegoaren zuzendaria
  • Sonia Valor Cuadrado, Baihome Higiezinen zerbitzuen sortzailea.

Edozein bertaratu daiteke topaketara, eta luntxa ere izango da bukaeran. Doakoa da, aforoa bete arte, eta aldez aurretik eman daiteke izena helbide honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7OajGBRqDyzJeyZ1Tpt_cw3gct4ZJhMqG9tkg2dNC3E54-A/viewform

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!