BETERRI SARETUZ
PUBLIERREPORTAJEA
Beterri Saretuz sarearen baitan kokatzen zara. Zer da Beterri Saretuz eta zer helbururekin sortu zen?
Beterri saretuz Buruntzaldea eskualdeko Ekonomia Sozial Eraldatzailea eredu hartuta lanean gabiltzan enpresa ezberdinez osatutako elkartea da.
Sareko kide zaretenok, zer balio partekatzen dituzue?
Ekonomia sozial eraldatzailearen baitan lan egitea, pertsonak erdigunean jartzen dituen jarduna egitea, euskaratik eta euskaraz lanean aritzea, ikuspuntu feminista eta horizontaltasuna, egiten dugun edo eskaintzen dugun zerbitzua eskualdean inpaktua egiten duena izatea, deboluzio soziala izatea. Gertukoa, bertakoa zainduz, bertako eta 0km-ko ekoizleekin lan eginez eta elkarlanak sustatuz, sarea handitu eta iraunkorra eginez.
Zer ekarpen egiten dio sareak eskualdeari?
Enpresa ezberdinetan egiten den lanak, eskualdean inpaktu positibo bat sortzea du helburu. Deboluzio soziala eskaini nahi zaio eskualdeari onurak, lan egiteko eta zerbitzuak eskaintzeko beste modu bat posible dela erakutsiz. Heziketa lana egin eta eskaintzen da.
IDo Hitza Argin, zein da zure jarduna eta zer egiten duzu egunerokoan?
Nire egunerokotasunean, argazki lanak egiten ditut, enpresa, proiektu eta abarretan eduki bisualak sortuz. Enpresek eta pertsonek egiten duten hori ikustarazteko zerbitzua eskaintzen dut.
Tailer eta formakuntzak ere eskaintzen ditut. Argazkilaritza terapeutiko, baso bainu, arteterapia… Sormena, irudia, natura erraminta bezala erabilita, pertsonen ongizatea, ahalduntzea eta autoezagutzarako proposamen ezberdinak ematen ditut.
Nola islatzen dira Ekonomia Sozial Eraldatzailearen balioak zure eguneroko praktikan?
Nire balio nagusiena, pertsona erdigunean jartzea da, euskaraz, feminismotik eta modu horizontalean lan eginda, elkarlanean aritzen naizen enpresa, proiektu, pertsona taldearen onura, barrurako begirada landuz, kanpora begira berrindartu eta ezagutaraztera emateko.
Zergatik erabaki zenuten Beterri Saretuz sarean parte hartzea?
Nire proiektuan bakarrik lan egiten dudanez, guztiz garrantzitsua da saretze lanak egitea. Saretzeak erakusten dizu ez zaudela bakarrik, zure egitekoak partekatu, proiektu berriak sortu, elkar lagundu eta elkarrengandik ikasiz.
Zer ematen dizu saretzeak? Eta zer ematen diozu zuk sareari?
Saretzeak babesa ematen dit, kolektiboan lan, elkarlan eta proiektu berriak sortzeko eta egiteko aukera.
Eta nik sareari niri ikuspuntu, ezagutza eta esperientzia ematen diot.
Etorkizunari begira, zein erronka eta aukera ikusten dituzu eskualde mailan?
Lan egiteko beste modu bat dagoela erakustearen erronka ikusten dut. Elkarlana, kooperatibismoa, modu horizonalean, pertsonen beharrak asetuz, eta entzuten dituen egiteko modua aukera bat dela ezagutaraziz.