Elkarretaratzea antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Joseba Barandiaran plazan, Argedesen gertatutako erailketa matxista salatzeko. Emakumeon Etxetik azpimarratu dute Euskal Herrian azken bost hilabeteetan izandako laugarren erailketa matxista dela, eta horiez gain, hilketa saiakera matxista bat ere gertatu zela.
Hernanin bihar egingo dute kontzentrazioa, Argedeseko erailketa matxista salatzeko, hain zuzen. Hernaniko Koordinadora Feministak deitu du, eta arratsaldeko 19:00etan izango da, Plaza Berrin. Erasoa salatu nahi duen orori luzatu diote bertaratzeko gonbidapena.