Daiteke: «Ekonomia beste modu batean egitea posible dela erakusten digu Beterri Saretuz sarearen parte izateak»

Kronika - Erredakzioa 2026ko maiatzaren 14a

Beterri Saretuz sareko kide den Daiteke Gizarte Aholkularitzak elkarlanaz, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz eta eskualdean sustraitutako jardunaz hitz egin du.

 

BETERRI SARETUZ
PUBLIERREPORTAJEA

Beterri Saretuz sarearen baitan kokatzen zarete. Zer da Beterri Saretuz eta zer helbururekin sortu zen?

Beterri-Buruntza eskualdeko enpresa, kooperatiba eta mota askotako eragileek osatutako elkarlan-sarea da. Helburua da tokiko garapen ekonomiko eta soziala ikuspegi eraldatzaile batetik sustatzea, Ekonomia Sozial Eraldatzailea ardatz hartuta. Hau da, jarduera ekonomikoa pertsonen, komunitatearen eta lurraldearen zerbitzura jartzea, lehiaren ordez elkarlana eta ardura soziala erdigunean kokatuz.

 

Zer balio partekatzen dituzue sarean?

Balio nagusien artean daude elkarlana, konpromiso soziala, justizia soziala, berdintasuna, lan duina eta erabakiak modu parte-hartzailean hartzea. Sarean gauden eragileok askotarikoak gara, baina guztioi amankomunean datorkigun ideia bat dago: ekonomia ez dela helburu bat berez, baizik eta gizartea eraldatzeko tresna bat.

 

Zer ekarpen egiten dio sareak eskualdeari?

Batetik, tokiko jarduera ekonomikoa indartzen du, eskualdean bertan sortzen diren proiektuak saretuz eta elkarren arteko konfiantza eta sinergiak eraikiz. Bestetik, bestelako ekonomia eredu bat badagoela eta funtzionatzen duela ikusarazten du. Sareak espazio bat eskaintzen du elkar ezagutzeko, ikasteko eta proiektu kolektibo berriak martxan jartzeko.

 

Daiteken, zein da zuen jarduna eta zer egiten duzue egunerokotasunean?

Daiteke aholkularitza sozialeko proiektu bat da, pertsonen enplegagarritasuna, ahalduntzea eta autonomia ardatz dituena. Orientazio soziolaborala, prestakuntza, lanerako gaitasunen garapena eta ibilbide profesionalen eraikuntza lantzen ditugu, bereziki egoera zaurgarrian dauden pertsonekin. Administrazio publikoekin, erakundeekin eta tokiko eragileekin elkarlanean aritzen gara, pertsonen behar errealetatik abiatutako prozesuak sortzeko.

 

Nola islatzen dira Ekonomia Sozial Eraldatzailearen balioak zuen eguneroko praktikan?

Gure lanean balio horiek modu oso praktikoan txertatuta daude. Alde batetik, pertsonak er­digunean jartzen ditugu, haien erritmoak, erabakiak eta bizi-egoerak errespetatuz.

Bestetik, genero-ikuspegia, ber­dintasuna eta zaintza gure jardunaren parte dira, bai barne-antolaketan bai eskaintzen ditugun prozesuetan. Gainera, komunitatearekin lotura estua dugu, sarean lan eginez eta jakintza partekatuz. Ez da soilik diskurtso bat: egiten dugunaren oinarrian dago.

 

Zergatik erabaki zenuten Beterri Saretuz sarean parte hartzea?

Sarean sartzea naturala izan zen guretzat, partekatzen ditugun balioengatik eta lan egiteko moduagatik. Antzeko ikuspegia duten beste eragileekin harremana izateko, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako aukerak sortzeko espazio egokia eskaintzen du sareak. Gainera, eskualde mailan eragin handiagoa izateko aukera ematen digu.

 

Zer ematen dizue saretzeak? Eta zer ematen diozue zuek sareari?

Saretzeak babesa, konfiantza eta ikaskuntza ekartzen diz­kigu. Beste eragileen esperientzietatik ikasten dugu, eta gure jarduna aberasten da. Aldi berean, guk gure ezagutza, esperientzia eta konpromisoa eskaintzen ditugu, orientazio­a­ren, prestakuntzaren eta gizarte-ikuspegiaren alorrean du­­­gun eskarmentua sarearen zerbitzura jarriz.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!