Bailarako aizkolariak Urnietara, igandean

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 14a

Aizkora Txapelketaren azken aurreko ekitaldia izango da. Azkena Astigarragan egingo dute, maiatzaren 31n.

 

Urnietan izango dira igandean aizkolari urumearrak, bertan izango den Rural Kutxa Aizkora Txapelketaren azken aurreko ekitaldian, txapelketaren finalerdietan, hain zuzen. 12:30etan izango da, Udaletxe plazan. Igoin Pikabea ereñotzuarra 'Izar berriak' gazteen binakako aizkora txapelketan ariko da, Mikel Santestebanekin batera, beste bi bikoteen aurka. Eta emakumezkoen binakakoan ariko dira Malen Barrenetxea hernaniarra, Nerea Arruti urnietarrarekin batera, beste hiru bikoteen aurka. 

Azkeneko ekitaldia, finala alegia, maiatzaren 31n izango da, Astigarragan. Igandean erabakiko da zein bikote izango diren Urumeako herrian, txapelaren bila. Urnietan ariko direnen artean, kategoria bakoitzeko bi bikote izango dira Astigarragako final haundian.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!