Indartsu hasi dute Erremontari Txapeldunen Txapelketa Barrenetxea hernaniarrak eta Zubiri goizuetarrak. Astelehenean jokatu zuten lehen jardunaldia, Galarretan.
Hernaniarrak eta bere kide Aldabek Ezkurra-Azpiroz bikotea menderatu zuten, 2-1 (10-15, 15-7 eta 8-3). Ez zuten nahi bezala hasi partidua, baina bigarren jokotik aurrera, «beste partidu bat ikusi zen».
Ansa-Zubiri eta Goikoetxea-Juanenea bikoteen arteko partidua berdindua izan zen, nahiz eta garaileak 2-0 (15-11 eta 15-13) gailendu ziren markagailuan. Lehendabiziko setean 11-11 joan ziren, baina azken lau tantoak bikote irabazleak egin zituen. Bigarrengoan ere 11-11 jarri ziren, gero 13-13, baina Ansa-Zubirik egin zituen azkenengo bi tantoak, bigarren setaren eta partiduaren garaile bihurtuz.