Zineaz gozatzeko lau aukera asteburu honetan, bailaran

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko maiatzaren 8a

Lau pelikula eskainiko dituzte guztira, asteburu honetan, Biteriko eta Erriberako aretoetan; bakoitzean bina. Hernaniko gaztetxoenek 'Gangster txikia' izango dute ikusgai larunbatean eta igandean, arratsaldeko 16:45etatik aurrera; eta helduagoentzat 'El diablo viste de Prada 2' jarriko dute, bost saiotan: larunbatean 19:15etan eta 22:15etan; igandean 19:15etan; eta astelehenean 16:30etan eta 19:15etan.

Astigartarrek, berriz, igande arratsaldean izango dute zine saio bikoitza, Erriberan. Aurrena, 'Chirp, Honey Hillseko ikertzailea' jarriko dute gaztetxoentzat, 16:30etan hasita. Eta ondoren, 19:00etatik aurrera, 'Altas capacidades' izango da ikusgai, 12 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!