Langileen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta horren harira, Maiatzaren Leheneko aldarrikapenak kalera aterako dituzte Hernanin: eskualde mailako manifestazioa deitu du LAB sindikatuak, eguerdiko 12:30etan Plazatik abiatuta.
Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak, bere aldetik, deia luzatu du Iruñean izango den manifestazioarekin bat egiteko. Horretarako, autobusa jarri dute Hernanitik, goizeko 10:45etan Biteritik aterata.