Gaur egingo dute apirileko Plenoa, Hernaniko eta Astigarragako udalek. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Hernanikoa, eta bertan landuko dute onarpena ematea LEH.03 eremuko hirigintza hitzarmenari, plan ekonomiko finantziarioari edota zarata-mapa eguneratuari. Bi mozio ere izango dira: Elkarrekin Podemosek apirilaren 14aren harira aurkeztutakoa; eta EH Bildurena, gune historikoa birgaitzeko plan bereziari buruz. Astigarragan 19:00etan izango da Plenoa, gai ugarirekin: Udalaren eta Sagardun Partzuergoaren 2025eko aurrekontuen likidazioa, kreditu aldaketak, 2026ko zerga fiskalen aldaketa zehatza, hiru hirigintza hitzarmen...