Lehenengo mailan mantentzea lortu du Mundarrok, saskibaloian

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko apirilaren 25a

Neskak, mantentzea lortu ondoren, koparen bila. Hernaniko mutilak, igotzeko lehian.

Jardunaldi bat baino ez da falta saskibaloi denboraldiko bigarren fasea (igoera edo jaitsiera faseak) amaitzeko. Mundarro gizonezkoen Gipuzkoako 1go mailan mantentzeko ari zen lehian, eta lortu du. Bigarren onenak dira jaitsiera multzoan, 21 punturekin.

Emakumezkoek pasa den asteburuan amaitu zuten lehen mailan mantentzeko borroka, eta helburua lortu zuten, faseko bigarren talde onena izanik, 18 punturekin. Gaur 18:00etan lehenengo eta bigarrenen kopa jokatuko dute Azpeitian. Landeta Erretegiaren aurka izango da finalerdia.

Hernani, aldiz, 2garren mailako igoera multzoan ari da lehian. Laugarrenak dira sailkapenean, 20 punturekin. Lehen lauak izango dira, hain zuzen, igoera 'playoff'a jokatuko dutenak. Bi semifinaletako irabazleek zein hirugarren postuko partiduko irabazleak eskuratuko dute igoera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!