Errenta aitorpena modu egokian eta ahalik eta errentagarritasun altuena atera nahi izanez gero, aukera ona da aholkularitza batera jotzea. Urumea bailaran ugariak dira horiek. Hernanin, esaterako horretan lagunduko digute Gestoria Zarautz, Hator Aholkularitza, Brintza Aholkularitza eta Zulaika Aholkularitzako kideek.
Errenta aitorpena egiteak zalantza asko sortzen ditu, norberak dituen ezaugarri eta xehetasunengatik. Horixe izan da, adibidez, gure Doloxen kasua. Brintzan izan da bera, autolikidazio proposamena iritsi baizitzaion, eta hainbat zalantza zituen horren inguruan.
Lehenik eta behin, aurreko urtean bere senarra zendu zenez, herentziaren kontuarekin aholkua behar zuen Doloxek; senarrak lurrak utzi zizkion, eta horiekin zer egin ez zekien, baina Alaitz Telleria aholkulariaren laguntza jaso du.
Horrez gain, lokal baten jabe ere bazen senarra, eta Dolox alokairuan jartzearen edo arropa denda bat jartzearen artean dabil zalantzan. Alokairuarekin zein negozioa ezartzearekin, Telleria prest agertu da bere laguntza eskaintzeko.
Azkenik, etxean lagunduko duen pertsona bat nahi du Doloxek, hainbeste negozioekin ez baitu denborarik, eta Brintza Aholkularitzan hori lortzeko jarraibideak eman dizkiote.