Etenaldi luzearen ondoren, etzi bueltatuko dira bolariak Gipuzkoako Koparen lehiara. Seguran izango dute txapelketako hirugarren tiraldia, igandean. Gizonezkoetan bailarako bi bolari daude sailkapeneko buru: Mikel Arroio lider dago 91 brilarekin, Urnietako tiraldia irabazi ondoren; eta Joxe Mari Etxebeste da bigarren, 89 brilarekin. Emakumezkoetan, berriz, Martxeli Kanflankak lidertza galdu zuen Urnietan, eta laugarrena da orain, 62 brilarekin, juxtu Rosa Santosen (59) aurretik. Beatriz Unzue da lider orain, 81 brilarekin.