Binakako Aizkora Txapelketako zita, Malen Barrenetxeak eta Igoin Pikabeak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 17a

Martxan dira emakumezkoen eta gizonezko gazteen Binakako Aizkora Txapelketak, eta bihar jokatuko da bigarren jardunaldia, Doneztebeko Santa Luzia plazan, eguerdiko 12:30etan hasita. Bertan izango dute estreinako hitzordua Malen Barrenetxea hernaniarrak eta Igoin Pikabea ereñotzuarrak. Nerea Arrutirekin batera ariko da Barrenetxea, eta aurrean izango dituzte Oihana Fernandez de Barrena eta Ekiñe Lopez. Pikabeak, berriz, Mikel Santesteban izango du lagun, beste bi bikoterekin lehian: Beñat Senosiain eta Markel Iturralde; eta Unai 'Osinalde' eta Unai Romairone.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!