Ipuin kontalariak gaur eta bihar, Astigarragan eta Hernanin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 15a

Ipuin kontaketak izango dira protagonista gaur eta bihar Astigarragan eta Hernanin. Gaur, Hernaniko Udal liburutegian, 17:30etatik 18:00etara, Apaxi izango da 3-7 urte bitarteko umeei euskarazko ipuinak kontatzen. Bihar, aldiz, Pello Añorga kontalaria ariko da 'Ez naiz beldurtzen' izeneko saioa eskaintzen, Astigarragako liburutegian, arratsaldeko 17:00etan. 2-3 urteko haurrak guraso batekin joan beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!