Liburu banari buruzko solasaldia izango da gaur arratsaldean, Biterin eta Erriberan, euskeraz. Hernaniarrak Fiodor Dostoievskiren 'Lurpeko ezkutuan idatziak' liburuari buruz ariko dira, 19:00etatik aurrera, Ane Mayozek gidatuta. Astigartarrek, berriz, 19:30etan hasiko dute Irakurketa Klubaren saioa, Isabel Etxeberriak gidatuta; eta oraingoan Aingeru Epaltzaren 'Mailuaren odola' izango dute hizpide.