Endika Barrenetxea hernaniarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, bakoitzak bere kidearekin, erremonteko Berria Txapelketako finalerdietara pasatzea jokatu zuten larunbatean, Galarretan. Barrenetxeak, Martixperekin batera, Susperregi eta Larrañaga garaitu zituen, 2-0 (15-7, 15-11). Zubirik eta bere kide Goikoetxeak, ordea, 2-0 (15-10, 15-5) galdu zuten Segurola eta Aldaberen aurka, txapelketari agur esanez.
Larunbatean jakingo dugu zeintzuk izango diren bikote finalistak. 16:30etan hasiko den Goikoetxea V-Ugarte II eta Susperregi-Aiestaran VIren arteko partiduaren ostean hasiko da lehendabiziko finalerdia. Ezkurra II-Goikoetxea VI eta Martixpe-Barrenetxea IV bikoteen arteko izango da, 3 setera. Bertatik lehen bikote finalista aterako da. Bestea, horren ondoren hasiko den partiduan erabakiko da, Arluziaga-Azpiroz eta Segurola-Aldabe bikoteek jokatuko dutenean, hain zuzen. Final urumearra izateko aukera dago.
Gaur bertan, 18:00etan Galarretan, finalerdietako material aukeraketa izango da.