Semifinaletara pasea jokoan gaur, Endika Barrenetxeak eta Aritz Zubirik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 11

Berria Txapelketaren kanporaketa fasean, partidu erabakigarriak jokatuko dituzte gaur Endika Barrenetxeak eta Aritz Zubirik, 16:30etan hasita Galarretan. Hernaniarra Martixperekin batera ariko da, Susperregiren eta Larrañagaren kontra; eta goizuetarrak Goikoetxea V izango du lagun, Segurolaren eta Aldaberen aurrean. Semifinaletarako azkeneko bi txartelak lortuko dituzte irabazleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!