Azken ordurako utzi dutenei deia, Fagollagako ikasle ohien bazkarirako

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 7a

Apirilaren 26an egingo dute bazkaria, bosgarren aldiz, Fagollagako eskolako ikasle ohiek. Urnietako Oianume jatetxean izango da, 14:00etan hasita. Eta izena emateko epea igandera arte bazen ere, azkeneko aukera bat eman diete berandu dabiltzanei. Dagoeneko 39 lagun daude izena emanda, eta zifra hori borobildu nahi duenak, deitu dezala lehenbailehen 676 837 910 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!