Bihar arratsaldean jokatuko da Berria Txapelketaren laugarren jardunaldia, 16:30etan hasita Galarretan. Dagoeneko garaipen bat lortuta, finalerdietara sailkatzeko aukera daukate Aritz Zubiri goizuetarrak eta Endika Barrenetxea hernaniarrak, bihar irabazita. Ander Goikoetxearekin ariko da Zubiri, Ezkurra II eta Goikoetxea VI aurrean dituztela. Barrenetxeak, berriz, Imanol De Rueda 'Martixpe' debutatu berriarekin jokatuko du, Mattin Arluziaga hernaniarraren eta Aritz Juanenearen kontra. Arluziagak eta Juaneneak galdu egin zuten estreinakoa, eta garaipena behar dute bizirik jarraitzeko. Dagoeneko txapelketatik kanpo daude Aitor Aiestaran hernaniarra eta Aimar Jabalera, bi partidu galduta.