Mezak gaur, eta gurutze bidea bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko apirilaren 2a

Erramu bedeinkapenen ondoren, gaur helduko diete Aste Santuko ospakizunei, bailarako elizetan. Ostegun Santuz, Jaunaren afariko mezak egingo dituzte: Astigarragako Andre Marian 17:30etan; Ereñotzuko San Antonion 18:00etan; Hernaniko San Joan Bataiatzailean 19:00etan eta San Jose Langilean 19:30etan; eta Goizuetako Jasokundeko Andre Maria elizan 19:00etan. Bihar, berriz, gurutze bidea egingo dute: Hernanin, 08:30etan abiatuko dira Santa Barbarara, gurutzearen atzetik; Astigarragan, elizaren inguruan izango da, 10:30etan; eta Ereñotzuko San Antonion, 09:00etan. San Joan Bataiatzailean ere jarri dute hitzordua, goizeko 11:00etan. Arratsaldean, berriz, Jaunaren heriotzaren elizkizunak egingo dituzte Andre Marian (17:30), San Antonion (18:00), San Joan Bataiatzailean (19:00), Jasokundeko Andre Marian (19:00) eta San Jose Langilean (19:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!