Aste Santuak izan ohi dituen berezitasunen barruan, normaltasunez kaleratuko da Kronika egunotan. Ohi bezala, larunbat santu egunez ez da argitaratuko, baina gaur, bihar eta igandean kalean izango da. Dena den, bulegoa itxita egongo da bihartik igandera, eta beraz, ez da eskela eta publizitate zerbitzurik eskainiko. Igandean argitaratzeko eskelak, gaur arratsaldeko 15:00ak arte hartuko dira.