Idiazabalen hasi zen, duela bi aste, bolako Gipuzkoako Kopa; eta ezin hobeto ekin zioten bailarako bolariek. Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak garaipen haundia lortu zuen emakumezkoetan, 42 brila botata, Beatriz Unzueren (38) aurretik. Eta gizonezkoetan, Joxe Mari Etxebeste astigartarra izan zen nagusi, 44 brilarekin, Joxe Maizi (43) aurrea hartuta. Gaur bertan izango dute bigarren tiraldia, Urnietan, hasiera bikainari segida emateko.