Aste Santua ospatzeko, ohiko elizkizun sorta zabala izango da bailarako elizetan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 28a

Joan den urteko Pazko Igandeko meza, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokian.

Erramu bedeinkapenak egingo dituzte bihar, eta Pazko Igandera bitarte luzatuko dira ospakizunak, egun seinalatuetan.

 

Erramu igandea da biharkoa, aurtengo Aste Santuari hasiera emango dion eguna. Ospakizunak zortzi egunez luzatuko dira Urumea bailara osoan, eta erramuen bedeinkapenetik Pazko mezetara, ohiko elizkizun sorta zabala izango da herri guztietan.

Hernanin izango dira hitzordu gehien, bi elizatan banatuta: San Joan Bataiatzailea parrokian, eta Floridako San Jose Langilea elizan. Ostegun Santuan, gainera, Santa Barbarara gurutze bidea egingo dute, ohi bezala, goizeko 08:30etan hasita.

Astigarragan ere, egun seinalatu guztietan izango dira elizkizunak, Andre Maria elizan. Bertan egingo dute osteguneko gurutze bidea ere, 10:30etan.

Eta berdintsu Ereñotzuko San Antonio elizan ere: erramu bedeinkapena egingo dute bihar, eta Ostegun Santutik Pazko Igandera izango dira ospakizunak datorren astean.

Goizuetan, berriz, aitortza elizkizuna izango dute asteartean, eta ostegunetik larunbatera mezak 19:00etan.

Eta Aranon, azkenik, bi zita izango dituzte Aste Santu honetan: erramu bedeinkapenak egingo dituzte bihar 11:00etan, eta aitortza eta meza Pazko Igandean, 10:30etatik aurrera.

ASTE SANTUKO ELIZKIZUNAK

HERNANIN

Erramu igandea, martxoak 29
Erramu bedeinkapena: San Joan Bataiatzailean 09:30etan eta 12:00etan, eta San Jose Langilean 11:00etan.

Ostegun Santua, apirilak 2
Jaunaren afaria: San Joan Bataiatzailean 19:00etan, eta San Jose Langilean 19:30etan.

Ostiral Santua, apirilak 3
Gurutze bidea Santa Barbarara, 08:30etan abiatuta; eta San Joan Bataiatzailean 11:00etan.
Pasio ospakizuna: San Joan Bataiatzailean 19:00etan, eta San Jose Langilean 19:30etan.

Larunbat Santua, apirilak 4
Pazko Gaubeila: San Joan Bataiatzailean 19:00etan.

Pazko Igandea, apirilak 5
Pazko meza: San Joan Bataiatzailean 09:30etan eta 12:00etan, eta San Jose Langilean 11:00etan.

ASTIGARRAGAN

Erramu igandea, martxoak 29
Erramu bedeinkapena eta eukaristia: Andre Maria elizan, 10:30etan.

Ostegun Santua, apirilak 2
Jaunaren afaria: Andre Maria elizan, 17:30etan.

Ostiral Santua, apirilak 3
Gurutze bidea: Andre Maria elizan, 10:30etan.
Jaunaren heriotzaren ospakizuna: Andre Maria elizan, 17:30etan.

Larunbat Santua, apirilak 4
Pazko Gaubeila: Andre Maria elizan, 21:00etan.

Pizkunde Igandea, apirilak 5
Piztuera Igandeko meza: Andre Maria elizan, 10:30etan.

EREÑOTZUN

Erramu igandea, martxoak 29
Erramu bedeinkapena: San Antonio elizan, 10:00etan.

Ostegun Santua, apirilak 2
Jaunaren afaria: San Antonio elizan, 18:00etan.

Ostiral Santua, apirilak 3
Gurutze bidea: San Antonio elizan, 09:00etan.
Pasio ospakizuna: San Antonio elizan, 18:00etan.

Larunbat Santua, apirilak 4
Pazko Gaubeila: San Antonio elizan, 19:00etan.

Pazko Igandea, apirilak 5
Pazko meza: San Antonio elizan, 10:00etan.

GOIZUETAN

Astearte Santua, martxoak 31
Aitortza elizkizuna: Jasokundeko Andra Mari elizan, 18:00etan.

Ostegun Santua, apirilak 2
Elizkizuna:
Jasokundeko Andra Mari elizan, 19:00etan.

Ostiral Santua, apirilak 3
Elizkizuna:
Jasokundeko Andra Mari elizan, 19:00etan.

Larunbat Santua, apirilak 4
Pazko Gaubeila:
Jasokundeko Andra Mari elizan, 19:00etan.

ARANON

Erramu igandea, martxoak 29
Erramu bedeinkapena: San Martin elizan, 11:00etan.

Pazko Igandea, apirilak 5
Aitortza 10:30etan eta meza 11:00etan, San Martin elizan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!