Bilbora joateko autobusak oraindik badu tokia

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 27a

Korrikaren amaierara joateko garraioa Hernani, Urnieta eta Astigarragatik pasako da, 09:00etan. 

Bilbora joateko, korrikaren amaierara, autobusean oraindik tokia dago. Igandean bertan irtengo da 09:00etan Hernani, Urnieta eta Astigarragatik, eta 18:00etan itzuliko da Bilbotik. Joan-itzuliaren prezioa 15 eurokoa da. Bilbokoaz gain Atharratzera joateko autobusaren tiketa erosi zuenak, biengatik 25 euro ordaindu behar ditu. Txartelak Hernaniko AEKn daude eskuragarri. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!