Lau txapel ekarri dituzte Hernaniko eta Mundarroko pilotariek Udaberriko Sarietako finaletatik

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko martxoaren 24a

Kadeteen hirugarren mailan Markel Madina eta Xuhar Hernandez izan dira garaile, eta jubenilen lehenengo mailan Ekhi Oses eta Oier Galarraga. 

Pasa den asteburuan, Hernaniko Xuhar Hernandez eta Markel Madina txapeldun izan ziren Udaberri Txapelketan, binakako eskuzko kadeteetako 3garren Mailan. Bergarari irabazi zioten finala, 2-1 (10-8, 6-10 eta 5-1). Jubenilen 1go mailan, Mundarro ere irten zen txapeldun, Ekhi Oses hernaniarrak eta Oier Galarraga astigartarrak 0-2 (8-10 eta 2-10) garaitu baitzuten Oteitza 1eko bikotea. 

Gainontzeko emaitzei dagokienez, emakumezkoen eskuzko binakako kadeteetan, Ziotzak Intza garaitu zuen, 2-0 (10-8 eta 10-8); mutilen jubeniletako 2garren mailan, Ataunek Aloña mendiri irabazi zion, 1-2 (8-10 eta 1-10); gomazko paletako emakumezko nagusietan, Behar Zana izan zen txapeldun, Txosten aurka 0-2 (9-10 eta 5-10) irabazi ondoren; azkenik, gizonezkoen kasuan, Eple izan zen garaile, Oiangu 2-0 (15-9 eta 15-7) garaitu baitzuen. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!