Atharratzera joateko autobusean badago tokia oraindik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 18a

Korrikaren hasierara Atharratzera joateko autobusa antolatu du AEK euskaltegiak biharko, Hernanitik, Astigarragatik eta Urnietatik. Goizeko 09:00etan abiatuko da Hernanitik, eta arratsaldeko 17:00etan egingo du itzulera Atharratzetik. Tokia badago oraindik, eta txartelak eskuragarri daude AEKn, 15 euroan.

Gainera, martxoaren 29an Bilbora joateko autobusa ere jarriko dute, 09:00etan abiatuta, eta 18:00etan bueltan abiatuta. Kasu horretan ere 15 euro dira joan-etorria. Dena den, Atharratzera eta Bilbora joateko txartela eskuratu nahi duenak, 25 euroan izango ditu biak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!