Kaleak hutsik eta lantokiak itxita

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 17a

Greba Orokorra jarraipen zabala ari da izaten Urumea bailaran, gaur goizetik.

Greba eguna da gaurkoa, eta deialdiarekin bat egin dute Urumea bailarako herritarrek, kaleetan ikus daitekeenez. Lantokiak, komertzioak eta tabernak itxita daude, eta ireki duten apurrak piketeek itxi dituzte goizean zehar. Hernaniko erdigunean, esaterako, hutsik daude kaleak, Greba Orokorraren aldarrikapenak zabaltzen ari den taldea izan ezik. Hemen erabakitzearen aldeko aldarria egin dute, eta adierazi dute borroka dela bide bakarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!