Kronikarik ez asteartean, grebagatik

Kronika - Erredakzioa 2026ko martxoaren 15a

Astearteko Greba Orokorra dela eta, Kronikarik ez da argitaratuko egun horretan paperean. Kronika.eus webgunean egingo diogu jarraipena greba egunari. Hortaz, asteazkenekoa izango da paperean argitaratuko den hurrengo Kronika. Era berean, asteazkeneko ale horretarako eskelak, asteleheneko 15:00ak arte hartuko dira, asteartean ez baita zerbitzu hori eskainiko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!