Aritz Urdampilletak zilarra, Espainiakoan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 14a

Aritz Urdampilleta, podiumean.

Aurreko asteburuan jokatu zen, Kataluniako Sant Andreu de la Barca herrian, BTT jaitsieren Espainiako Txapelketa. Eta bertatik, zilarrezko dominarekin bueltatu zen Aritz Urdampilleta ereñotzuarra: bigarren sailkatu zen 30 urtetik gorakoen kategorian, Guillem Jorba kataluniarraren atzetik.

Mendiko bizikletarekin jarraituta, 'cross country' denbo­raldia bikain hasi du Eneko Ol­veira astigartarrak ere. Espainiako Koparen aurreneko bi probak jokatu ditu, elite mailan, sekulako emaitzak lortuta: zazpigarren izan zen Zaragozan, eta podiumera igo zen Candeledan, hirugarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!