Joan den asteburuan bukatu zen bolako Lehendakari Txapelketa, Zerainen; eta edonor txunditzeko modukoa izan da azkeneko sailkapena, gizonezkoetan: 175 brilarekin berdinduta geratu dira Xabier Lazkano txapelduna, Saigots Iglesias eta Benito Loitegi; eta brila bakarrera Aner Miner eta Ibon Miner ereñotzuarrak (174). Emakumezkoetan, Beatriz Unzue izan da txapeldun (157 brila), eta hirugarren sailkatu da Rosa Santos astigartarra (146).