Ikatz Gane proiektuari ez!

Kronika - Erredakzioa 2026ko martxoaren 12a

SAGARRETA NATUR TALDEAren adierazpena:

1-SNTk, energia berriztagarrien aldeko jarrera irmoa du!

2-Mendiak ezin dira nolanahi erabili, ezta industrializatu ere.

3-EHrako plan biotekniko-paisajistiko bat behar da.

4-Mendiak dira aldaketa klimatikoaren lehen kaltetuak.

5-Antropizatutako tokietan energia berriztagarriak jartzearen alde egingo du SNTak.

6-Ordezkapen eta desazkunde energetikoa premiazkoak dira.

SNTak irmoki salatu nahi du, Enigma Green Power-ek Hernanin egin nahi duen ankerkeria!

Garagartza mendilerroan, 200 m altuerako 5 aerosorgailu jartzeko asmoa duen proiektua gauzatuz gero, bertako fauna eta florari larriki eragingo dio, kalte atzeraezinak eraginez.

Kartola eta Sagarretako bailarak balorean jarri behar dira. Bertan, galtzorian edo mehatxupean dauden animali, landare, hegazti eta xaguxarrak bizi bait dira.

Bestalde, Aiako Harria Parke Naturalaren eta Leitzarango Biotopo Babestuaren arteko korridore ekologiko gisa izendatua dago eremua.

Gainera, mendeetan gure arbasoen bizileku izandako tokian jarri nahi dituzte dorreak. Metro gutxira daude San Migel Soro-ko eta Ezioko mairubaratzak, sarobe eta zilegimendiak. Hernaniarron ondare historiko direnak.

Bukatzeko, Zikuñaga, Osiñaga, Epele, Ereñotzu, Pagoaga eta Aranoko herritarrek bizi osora­ko kalteak jasango dituzte. Desjabe­tzeak, argi-indar lineak, kamioi­en joan-etorriak, lur mugimenduak, kalte paisajistikoak, soinuak, infra-soinuak, itzal keinukariak, biltegiratze arriskutsuak…

Ondorioz, Sagarreta Natur Taldeak Ikatz Gane proiektuaren aurka egingo diren herri helegiteak babestu eta sinatzeko eskaria egiten die Euskal Herritar orori, bereziki Urumea bailarako herritarrei.

 

SAGARRETA NATUR TALDEA

Mikel Ruiz de Galarreta, Etxeberria, Esteban Garmendia Salaverria, Amaia Erize Sieso, Aritz Arrondo Mugika, Antton Elorza Puyadena, Ixiar Miner Canflanca, Inaki Gurrutzaga Rafael, Erramun Galparsoro Goenaga, Izaskun Txintxurreta Ibabe, Jon Susperregi Altuna, Joseba Iurramendi Mendizabal, Bego Zuza Zabalegi, Fermin Arruabarrena Olaiz eta Ana Remiro Esnoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!