Etxe hutsak mobilizatu

Kronika - Erredakzioa 2026ko martxoaren 7a

Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiot Hernaniko Udalari Hernani gune tentsionatu izendatzeko egin duen ahalegin handiagatik eta hutsik dauden etxeei buruzko diagnostikoan egindako lanagatik. Era berean, uste dut Etxebizitzaren Behatokiaren sorrera eta zerga -zigorren aplikazioarekin duen ausardia nabarmendu behar direla: OHZren (IBIren) errekargua eta kanonaren aplikazioa. Neurri horiek etxebizitzaren euskal legeak ahalbidetzen ditu, eta etxebizitzek beren funtzio soziala betetzera bideratuta daude.

Etxebizitza oinarrizko premia da, eta egonkortze fisikoa, emozionala eta soziala ematen du. Etxebizitza duina izateko eskubidea oinarrizko eskubidea da. Horrek esan nahi du funtzio soziala bete behar duela, eta funtzio soziala hori jabetza -eskubidearen gainetik dagoela. Horregatik, botere publikoek funtzio hori gauzatzeko baldintzak eta arauak sortu behar dituzte.

Etxebizitzak funtzio soziala betetzen ez badu, ondorioak oso txarrak dira gizarte osoarentzat, eta honakoa gertatzen da: herritarrek ezin dute bizi-proiekturik garatu, jaiotza -tasak behera egiten du, dinamika espekulatiboak sustatzen dira, prezioek behera egitea eragozten da, osasun arazoak areagotzen dira... Etxe huts bat justifikaziorik gabe edukitzea ezin da inoiz eskubidea izan.

Nire ustez eskubide bat ezin da jabeen izpiritu altruistaren menpe egon, baina uste dut bide egokia hartzen ari dela. Eta horregatik iradokitzen dut bide horietan sakontzea. Eskrupulurik gabeko etxebizitza – akaparatzaileei etxebizitzen aldi baterako erabilera desjabetza horietako bat izan liteke. Etxebizitzak ez luke inoiz negoziorik izan behar. Bukatzeko, hutsik dauden pisuen jabeak animatzen ditut Udalak eskaintzen dizkien programekin bat egin dezaten, etxebizitzak bere funtzio soziala bete dezan.

 

Gorka Nabarro Patterson

Eskubide sozialeko aktibista

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!