Txapelaren lehian bete-betean sartu da Ibon Miner, 'etxeko' tiraldiarekin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 6a

Aurreko igandean jokatu zen, Ereñotzun, Lehendakari Txapelketaren hirugarren tiraldia. Eta txapelaren lehian bete-betean sartuta dago Ibon Miner ereñotzuarra, gizonezkoetan, etxean egindako tiraldi onari esker: 129 brila dauzka orain, eta Benito Loitegi urnietarra (130) bakarrik dauka aurretik. Ez daude urruti Aner Miner eta Mikel Arroio ere, seigarren eta zazpigarren 126na brilarekin. Emakumezkoetan, berriz, hirugarren postuan dago Rosa Santos astigartarra, 105 brilarekin. Urruti xamar dauka Beatriz Unzue liderra (116), baina gertuago Garbiñe Alustiza bigarrena (108). Igande honetan jokatuko da txapelketako azkeneko tiraldia, Zegaman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!