Martxoaren 8a ez da data sinboliko bat edo keinu protokolario bat. Exijentzia egun bat da. Emakumeen eskubideak ez dira iragarri behar: bermatu egin behar dira.
2019an salatu nuen Hernaniko udal kiroldegian eraso bat jaso nuela langile publiko baten aldetik. Hori da gertaera. Baina gertatutakoa bezain garrantzitsua izan zen ondorengo erantzuna. Emakume batek eremu publikoan salatzen duenean, bere eskubide bat baliatzen du eta probatzen du instituzioek berdintasunarekin duten benetako konpromisoa.
Duintasuna ezin da bigarren plano batean geratu, salaketak deseroso sentiarazten gaituenean. Inpartzialtasuna ez da automatikoki parekatzea salaketa jarri duena eta salatutakoa. Neutraltasuna, gaizki ulertuta, babesgabetasun bilakatu daiteke.
Martxoaren 8ak behartzen gaitu diskurtsoetatik harago begiratzera. Berdintasuna ez da erakusten adierazpenekin, erabaki juxtu eta koherenteekin baizik.
Denbora batez beldurra izan nuen eta ixilik geratu nintzen. Gaur ez. Hitz egitea ez da konfrontatzea, oinarrizko eskubide demokratiko bat gauzatzea da.
Clara Campoamorrek adierazi zuen bezala: "Askatasuna ikasten da hura gauzatuta". Eta gauzatzea da ez onartzea umiliazioa eta ez normalizatuta injustizia.
Martxoaren 8 honetan ez ditut hitzak eskatzen. Koherentzia eskatzen dut.
Arantza Audikana Saez de Bikuña