Buruntzaldeko Transmaribibolloak taldeak deituta, asanblada irekia egingo dute bihar Hernanin: iluntzeko 19:00etan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida auzoa 28). «Eskualdeko transmaribibolloak batzeko, antolatzeko eta saretzeko espazioak sortzen jarraitu nahi dugu», adierazi du taldeak. Hain zuzen ere, horretarako antolatu dute biharko asanblada irekia, eta bertaratzeko gonbitea zabaldu dute.