Oraingoan bai, Zuhaitz Egunaren 51garren edizioa ospatu zuten larunbat goizean. Saratsain errekaren bazterrera bertaratu, eta haltzak landatu zituzten. 60 haur eta heldu inguruk hartu zuten parte, sail eder bat landatzeko lanetan, etorkizunean basoa izan dadin.