Kronika egoera kezkagarrian eta kolokan dagoela eta, ezohiko eta presazko batzarra deitu du Dobera Euskara Elkarteak, bihar arratsalderako. Biteri kultur etxean izango da, 19:00etan hasita, eta bazkide guztiei luzatu zaie bertaratzeko deia. Izan ere, lanuzteen eta bajen ondorioz, Kronikako hiru langile bakarrik ari dira bulegoan, une honetan; eta egoerari aurre egiteko bazkideen laguntza ezinbestekoa izango da.