Olatu gainean jarraitzeko zita, Zubipen

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 28a

Oso bolada onean da Hernani, emakumezkoen Euskal Ligan: azkeneko lau partiduak irabazi ditu, eta bigarren postura igo da. Olatu gainean jarraitu nahi dute berdeek, eta Zubipen daukate horretarako hitzordua gaurkoan: Añorga izango dute bisitari, 14garren sailkatua, arratsaldeko 17:30etan. Aurretik jokatuko dute mutilek, Ohorezko Erregionalekoa, 15:30etan Zubipen bertan. Oso partidu gogorra dute azkeneko postutik ihes egiten saiatzeko, Real Union liderra izango baitute kontrario. Mundarro, berriz, etxetik kanpo ariko da mutilen Erregional Preferentean: Mariñoren kontra jokatuko du Irungo Ugalde-Ventasen, gaur 15:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!