Doberaren ezohiko eta presazko batzarra, Kronikaren egoeragatik

Doberako zuzendaritza 2026ko otsailaren 26a

Datorren astelehenean izango da, martxoaren 2an, 19:00etan Biterin. Kolokan dago Kronikaren biziraupena, eta bazkideen laguntza behar du.

Egoera kezkagarrian dago Kronika, eta kolokan dago bere biziraupena. Oso hitz gordinak dira, baina limitean dago lantaldea, eutsi ezinik. Momentu honetan, hiru langile geratu dira bulego­an, baja eta lanuzte gehiago pilatu direlako.

Horren aurrean, ezohiko eta presazko batzarra deitu du Dobera Euskara Elkarteak, datorren astelehenerako: martxoaren 2an, arratsaldeko 19:00etan Biterin. 

Mutur-muturreko egoera da, eta horregatik egin dugu deialdia astebete exkaxeko epean. Bazkideen laguntza behar du Kronikak, inoiz baino gehiago. Horregatik, batzarrera bertaratzeko deia luzatu nahi diegu guztiei.

 

Publizitate zerbitzurik ez momentuz, eta eskelak bezperako 15:00ak arte

Aipatutako egoeran, behin-behineko bi erabaki hartu behar izan ditugu, ezohiko batzarrera bitartean. Batetik, ez da publizitate zerbitzurik eskainiko momentuz. Eta bestetik, hurrengo eguneko Kronikan argitaratzeko eskelak 15:00ak arte hartuko dira, astelehenetik ostiralera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!